XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dizu aski berearekin, eta orduan, bortitz delarik, indarpean behartzen du Garagorri bion ondasunak berak gobernatzea.

Pérezek, dio hitzez-hitz gure aitak, muturrekoka lurreratzen du Garagorri, ostikatzen du, zauritzen du, eta menderatua dakusanean, dokumentu bat firmarazten dio, haren ondasun guztien kontugintza, administrazioa, alegia, Pérezi eskuratuz.

Euskalerriaren libertate eskubideaz zúen sentipena ezin daiteke garbiago agertu.

Honela dio beste artikulu batean eusko-abertzaleez: .

Beste mila adigarri atera genitzakeen, gure aitak Euskalerriaren autonomi-eskubideaz, Araudiaz, abertzaletasunaz eta abar nola pentsatzen zuen aditzera emanaz, baina, biografia laburpen honetan ez da posible.

Laster argitara nahi nukeen biografia osoan ikusi ahal izanen ditu guztiok gure irakurleak.

INTEGRISTAK ETA DONOSTIAKO GORRIALDIA

Donostiako kuartelak errenditu bezain laster, hots, kalean tiro perilik gabe ibil zitekeenean, gure aita lanera joaten hasi zen Telefonu etxera normalki.

Beraz, ez zen gorrialdian ezkutatua egon.

Nola portatu ziren ezkertiarrak gure aitarekin, 1936-garren urtean, gerla hasi zenetik Franco eta Molaren tropak sartu zirèn arte?, galdetu nion Gregorio Aizpurua jaunari, hainbeste urtetan gure aitaren langile zintzo eta leiala izandakoari.

Oso ondo erantzun zidan honek, Telefonu sailekoak beinepein.

Gogoan eduki behar da, Comisaria de Comunicacionesen buru bezala Jesus Larrañaga eta Ricardo Urondo komunistak zirela telefonuaren kargudun.

Bi jaun hauek errespetu eta estimu haundian omen zuten gure aita eta behin ere ez omen zien haren kontra hitz txarrik entzun, nahiz eta sobera jakin gure aitak politikan zer ideiak zituen.

Gregorio Aizpurua jauna erantzukizun estuan jarri nuen, niretzat nahitanahiezkoa zèn galdera bat egin nionean: alegia, bere ustez gure aitak detenitua izateko arriskurik izan ote zúen.

Egonalditxo bat eginda eta irriabartxo bat ezpainetan, baina zalantzarik egiteke, erantzun zidan, berak konfidantza oso-osoa zuela ez zutela atxilotuko.

Izan ere, gure aita estimatzen eta maitatzen baitzuten Telefonuko enplegatu guztiek, eskubitiar, ezkertiar eta abertzaleak eta batzuk influentzia haundi samarra zuten (...).